«Casa Nora» Tailerra

Aingeru Ardaiz Arregi naiz, 1976. urtean Iruñan jaioa.  2000. urtean aitarekin, Koke Ardaiz, taila eta eskultura ikasten hasi nintzen, eta ordutik profesionalki dihardut lan honetan. Azken urteak «Casa Nora» tailerrean eman ditut bakarka lanean.
tailerra, kompañia kalea 25 baxu iruña

udabtailer

«Casa Nora» da Tailerraren izena, Compañia plazan dagoen leku berezia da. Bertan Nora izeneko emakume bat bizi izan zen eta bere omenez tailerraren izena mantendu dugu. Nora oso ezaguna zen auzoan, errepublikarra izateagatik eta oso emakume berezia eta aurrerakoia zelako.